UNESCO

UNESCO
Datuak
Izen laburraUNESCO eta ONUÉSC
MotaNazio Batuen agentzia espezializatua, nazioarteko erakundea, gobernu arteko erakundea eta erakundea
Jarduera
KidetzaGlobal Citizen Science Partnership (en) Itzuli eta Global Academic Integrity Network
Kide kopurua193 (2019)
Eskumendekoak
Negozio dibisioak
Agintea
LehendakariaAudrey Azoulay
Egoitza nagusi (1958–)
JabeaNazio Batuen Erakundea
Zeren jabe
Historia
Sorrera1945eko azaroaren 16a
Ordezkatzen duInternational Committee on Intellectual Cooperation (en) Itzuli
Jasotako sariak
Peabody Awards  (1958)
webgune ofiziala
Facebook: unesco Twitter: UNESCO Instagram: unesco VK: unesco LinkedIn: unesco Youtube: UCkD7gm3Am3M3k156lk46t3A Pinterest: unesco GitHub: UNESCO Edit the value on Wikidata

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea edo UNESCO[1] (ingelesez: United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization) hezkuntza, zientzia eta kulturarako Nazio Batuen erakundea da.

1945eko azaroaren 16an sortu zuten Londresen. Munduko herrialde behartsuetan ikastetxeak egiten laguntzen du, baita liburuak argitaratu eta literatura eta hizkuntza gutxituak sustatu ere. Egungo presidentea Audrey Azoulay frantziarra da.

UNESCOren helburua bakea eta segurtasuna da lortzea hezkuntza, zientzia eta kulturaren bidez. Esan bezala, erakundeak herrien garapena lortu nahi du baliabide natural eta kulturaren bidez. Munduko herriak modernizatu eta aurreratzea haren xedea da, baina kulturaren aniztasuna eta nortasuna galdu gabe. Erakundeak lan handia egiten du herriak alfabetatzen: hartarako, eskolak eraikitzen ditu, baita irakasleak trebatu ere.

UNESCOren helburu nagusiak, laburbilduta, hauek dira:

  • Denentzat, kalitateko hezkuntza lortzea eta etengabeko ikasketa.
  • Zientzia bultzatzea, garapen iraunkorra lortzeko.
  • Gizarte- eta etika- erronka berriei aurre egitea.
  • Kultura askotarikoa, bakea eta elkarrizketa sustatzea.
  • Komunikazioa eta informazioa erabiltzea, herri-jakintza eraikitzeko.

Lan handiena Afrikan egiten du.

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2005]

Developed by StudentB