Ufologia

OHE bati egindako argazkia.

Ufologia (ingelesezko UFO, Unidentified Flying Object lokuziotik) Objektu Hegalari Ezezagunei buruzko ikerketa egiten duen diziplina da, horretarako oinarritzat horien inguruko materialen azterketa, bestak beste, argazkiak, testigantzak, bideoak, radarrek jasotako gertaeren txostenak... Ikerketa horretatik fenomenoaren jatorriaren inguruko hipotesiak sortzen saiatu da sasi-zientzia hori. Mundu zientifiko ofizialak ez du zientziatzat jotzen diziplina hori.

Sarritan ufologiaren ikertzaileek modu espekulatiboan jokatzen dute, hasieratik objektu horien jatorri estralurtarra baieztatuz. Horietaz gainera, Objektu Hegalari Ezezagunekin zuzenean beste fenomeno eta gertaera misteriotsu asko lotzen dituzte:

Fenomeno hauetako asko ezin dira ondo azaldu baina Ufologiak ematen dizkien interpretazioak oso manipulatuak eta lerratiak izaten dira, nahiz eta tartean asmo oneko ikertzaileak egon ere badauden.


Developed by StudentB