Ugarit | |
---|---|
𐎜𐎂𐎗𐎚 | |
Kokapena | |
Herrialdea | Siria |
Siriako muhafazah | Latakia eskualdea |
Koordenatuak | 35°36′07″N 35°47′08″E / 35.60194°N 35.78556°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. VI. milurtekoa |
Suntsipena | K.a. 1190(e)ko hamarkada |
Ugarit[1] (ugariteraz: 𐎜𐎂𐎗𐎚, ʼUgart; arabieraz: أُوغَارِيت Ūġārīt edo أُوجَارِيت Ūǧārīt; hebreeraz: אוּגָרִית, Ugarit) Siriako kostaldeko antzinako hiria, Latakia hiriaren iparraldean zegoena. Hiriaren hondakinak 1929az geroztik aurkitu izan dira Ras Shamran (arabieraz: رأس شمرة). Hondakinen arabera, bost bizialdi zehaztu dira. Maila horietako zaharrena (V.a) Neolito Aroari dagokio, eta bizialdi berriena (I.a) eten egiten da Itsasoko Herriek (Ekialde Hurbilera migratu zuen Brontze Aroko herri-talde bat) suntsitu zutelako hiria K. a. 1200. urtea baino lehentxeago. VI. eta III. mailak IV. eta III. milurtekoei dagozkie alde batean, eta bertan aurkitu diren zeramika-puskak mesopotamiarrei dagozkie. III. mailako zeramika-puskek feniziarrak ere han bizi izan zirela adierazten dute. II. eta I. mailek hiria merkataritza- eta kultura-gune garrantzitsua izan zela erakusten dute. II. maila izan zen garaian Egiptorekin harremana izan zuen eta I. mailan Hititen Inperioarekin. Maila horietan aurkitu dira monumenturik garrantzitsuenak ere: Dagon (II. milurtekoaren hasierakoa) eta Baal jainkoei eskainitako tenpluak, gotorlekua eta jauregia. Jauregian ugarit hizkuntzan, hau da, idazkera kuneiformezko hizkuntzan idatzitako artxiboak aurkitu dira.