Uharri edo arrezifea ur azalaren azpiko arroka edo hondarrezko barra da. Ur mehetan daudenez, ontziek hondatzeko arrisku handia dute.
Uharririk ezagunenak itsaso tropikaletako koralezko uharriak dira. Sorrera prozesua biotikoa da, koralek eta kare-algek eratua. Beste uharri asko prozesu abiotikoz sortzen dira, hau da, arrokak higatzean eta hondarra sedimentatzean.
Uharriak artifizialki sor daitezke, berariaz eraikiz ala ontziak nahita hondoratuz. Horrela, itsas hondoa aberastu egiten da eta algak eta arrainen babeslekuak sortzen dira.