Ulsterko eskoziera | |
---|---|
2011ko Ipar Irlandako erroldaren datuak hartu ezkero Ulsterko eskozieraz mintzatzeko gai diren biztanleen arabera koloreztatutako mapa, urdin ilunez Ulsterko eskozieraz gehien mintzatzen diren lurraldeak adierazita daude. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Irlanda Ipar Irlanda |
Hiztunak | 10.000[1] eta 100.000[2] bitartean. |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | "Hizkuntza tradizionala" da 1999ko Ipar eta Hego Irlandaren arteko Kooperazio Hitzarmenaren arabera. |
Eskualdea | Ulster |
Araugilea | Ez du[3] |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak anglo-frisiar hizkuntzak angliar hizkuntzak eskoziera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza azentuala |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | ulst1239 |
Linguist List | sco-uls |
IETF | sco-ulster |
Ulsterko eskoziera (hizkuntza hartan, Ulster Scots, Ullans, Hiberno-Scots edo Scotch-Irish) eskoziera hizkuntza zaharretik datorren hizkuntza da. Gaur egun Ulster probintzian hitz egiten da, Ipar Irlandan eta Irlandako Errepublikan. Lehenengoan, Antrim, Down eta Derryn mintzatzen da, eta Errepublikako lurraldeari dagokionez, Donegalgo konderrian.
Hiztun kopuruaz den bezainbatean, ez dago datu fidagarririk. Ehnologuen 10.000 hiztun aipatzen dira;[1] 1999an egindako Ipar Irlandako Bizitzaren eta Denboren Inkestari erantzunez, Ipar Irlandako herritarren % 2k Ulsterko eskozieraz bazekitela adierazi zuten, eta horrek eskualde horretan 30.000 hiztun direla emango luke;[4] Ipar Irlandako Kultura, Arte eta Aisialdi Sailak dioenez, eskualde horretan 35.000 hiztun dira;[5] eta kalkulu «baikorra» 100.000 hiztunekoa da.[2]