Unitate aritmetiko-logikoa kontrol unitateak bidaltzen dizkion datuekin eta agintzen dion eragiketarekin, datuak tratatu eta eragiketak exekutatzen ditu. Eragiketa aritmetikoak (batuketa, kenketa,…) eta logikoak (and, or, …) egiten ditu. Unitate honetako eragiketak oso oinarrizkoak dira, eta konputagailu gehienetan bere unitate aritmetikoa batutzaile-kentzaile bat da.