United Artists | |
---|---|
Datuak | |
Mota | zinemako produkzio-etxea |
Jarduera sektorea | Industria zinematografikoa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendaria | Roger Birnbaum |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1919ko otsailaren 5a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Hollywood |
Aurrekoak | Producers Releasing Corporation (en) |
United Artists (UA) AEBtako zinema ekoiztetxe bat da, Hollywoodeko "Urrezko Aroko" garrantzitsuenetakoa. 1919ko otsailaren 5an Hollywoodeko lau aktore handik sortu zuten: Charles Chaplin, Douglas Fairbanks, Mary Pickford eta David Wark Griffith. Hura sortzearen arrazoia garaiko ekoiztetxe handien botereari aurre egitekoa izan zen. Gaur egun egoitza Kaliforniako Beverly Hills hirian du.
Lau aktore hauek, William G. Mc Adoo negozio-gizonaren aholkuz, (Woodrow Wilsonen suhia), euren banaketa konpainia sortu zuten, Hiram Abrams lehenbiziko zuzendaria izan zelarik. 1952an Arthut Krimek erosi zuen.
1962tik aurrera United Artists ekoiztetxeak James Bonden filmak ekoiztu zituen, Dr. No filmetik hasi eta Tomorrow Never Die filmeraino.
1980ko hamarkadaren hasieran ordura arteko filmerik garestiena ekoizteagatik lur-jo zuen: Michael Cimino zuzendariaren Heaven's gate (1981) filma, ikusleei dagokionez sekulako porrota izan zen, zinemetan oso sarrera gutxi saldu baitzituen. Horren ondorioz, ordura arte United Artists bidez bere filmak banatzen zituen Metro-Goldwyn-Mayer konpainiak ekoiztetxea erosi zuen, bere barne ekoizpen unitate bilakatu zuelarik, egoera hau gaur egun arte dirau.
United Artists ekoiztetxeko kidegoaren zati batek salerosketaren ondoren konpainia utzi zuen, Orion Pictures ekoiztetxea sortuz, kurioski, urteetara desagertu zeneanMGM-ek erosiz.
1990eko hamarkadaren erdialdean MGM-ek United Artists banatzailea bilakatu eta noizbehinka filma independenteen ekoizlekidea ere izan zedila erabaki zuen, berezko ekoizpena MGM berari lagaz.
2007an egoera hori aldatu egin zen, MGM-ek United Artists berpiztea erabaki baitzuen, horretarako Tom Cruise eta Paula Wagnerrekin elkartu behar izan zuen, konpainiaren jabekideak bilakatu zirelarik. Gaur egungo planak urtero erdi mailako aurrerakontua duten laupa-bost filma merkatuaratzea da, eta arrakasta izan ezkero, etorkizunean kopuru hori areagotzea. Aro berri honetan zinemaratutako lehen filma Robert Redfordek zuzendutako Lions for Lambs izan zen.
2010ko ekainaren 30ean bere MGM matrizeak ekonomikoki porrot egin zuen, baina martxan jarraitzeko konponbide baten zain daude.