Upel

Txilen egindako zurezko upelak
Nola egiten dira upelak?

Upel, barrika edo kupel bat ardoa ontzeko erabiltzen den egurrezko ontzi bat da. Barrikak pixkanaka oxigenatzen du ardoa, eta testura eta usaina ematen dizkio zaporea leuntzeko. 220 litroko edukiera izan ohi dute. 225 litrokoa bada, "barrika bordelesa" esaten zaio. Zurezko xafla ganbilak uztaiez elkartuz eginiko ontzi zilindrikoa da. Haritz zura erabiltzea ohikoa da (Quercus robur, Quercus petraea edo Quercus alba espezieetakoa), baina badira plastikozkoak edo metalezkoak ere.

Upela hainbat gai gordetzeko erabiltzen da, hala nola elikagaiak eta bolbora. Edari alkoholdunak gordetzeko eta garraiatzeko erabiltzen bada, barrika izena ere hartzen du.


Developed by StudentB