Uraren kutsadura uraren berezko ezaugarrien eraldaketa da, tenperaturak, gai kimikoek, gai biologikoek edo solido esekiek sortua. Ura, lehen mailako baliabidea izateaz gain kutsatzaileen barreiadura areagotzeko medioa ere bada.
Uraren egoera naturala prozesu naturalen bitartez alda daiteke. Adibidez, azpian dituen lur edo arroken, intsektuen edo animalien hondakinen eraginez. Artifizialki, hau da, gizakiaren eraginez ere alda daiteke uraren egoera. Adibidez, meategietako aktibitateak uraren azidotasuna (pH) edo gazitasuna alda dezake. Urak mantenugai gehiegi izatea ere arriskutsua izan daiteke alga gehiegi haz daitezkeelako eguzkiaren argia pasatzea ekidinez eta ondorioz arrainak hiltzen dira.
Prozesu hauetaz aparte badaude ura kutsatzen duten substantzia toxikoak ere. Beruna eta kadmioa bezalako metal astunek biometaketa sortzen dute eta gizakien hondakinek ur beltza delakoa eratzen dute.