Urbano Pio Francesco Rattazzi (Alessandria, 1808ko ekainaren 30a - Frosinone, 1873ko ekainaren 5a) italiar politikaria izan zen. Italiako lehen ministroa izan zen 1862an eta 1867an.
Piemonten jaio zen, Turinen zuzenbidea ikasi zuen eta abokatu gisa lan egin zuen. Napoleon enperadorearen iloba biloba batekin ezkondu zen. Sardiniako Erresumako diputatu eta ministro izan zen. Cavourreko kondearekin aliatua, Italiaren bateratzearen protagonistetako bat izan zen. Bi aldiz izan zen Italiako lehen ministro, baina Rattazzik Garibaldirekiko zuen etsaitasunaren aurrean herritarrek izandako erreakzioak karguan gutxi irautea eragin zuen