Uztarroze

Uztarroze
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko ikuspegia Uztarrozeko errekatik
Uztarroze bandera
Bandera

Uztarroze armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaPirinioak
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
MankomunitateaEzka-Zaraitzu
Izen ofiziala Uztárroz / Uztarroze
Posta kodea31418
INE kodea31247
Herritarrauztarroztar
Geografia
Koordenatuak42°54′54″N 0°57′19″W / 42.91486522°N 0.95533333°W / 42.91486522; -0.95533333
Azalera58,19 km²
Garaiera806-1921 metro
Distantzia111,1 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria139 (2023:  −8)
alt_left 72 (%51,8)(2019) (%56,8) 79 alt_right
Dentsitatea0,02 bizt/km²
Zahartzea[1]% 22,58
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 2,47 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[2][3]% 5,80 (2018:  %-2,84)
Datu gehigarriak
Sorrera1846 (independentzia)

Uztarroze[4][a] (zaraitzueraz: Uztarze)[b] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 111,1 kilometrora. Altuera 806 eta 1921 metro artekoa da, eta 58,19 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 139 biztanle zituen.

Erronkariko ibaxatik iparralderago eta gorago dagoen herria da. Ia erabat Uztarrozeko errekaren eskuinaldean kokatzen da, beste ertzari zeharkarrika eta eraikuntza berriko garapen txiki batzuk utziz. Bi zubi ditu, errekaren alde batetik bestera gurutzatzea ahalbidetzen dutenak. Erdigunea muino baten inguruan dago, erdian Dona Grazi eliza duela. Erronkaribartar herri tipikoa da, eta bere kale harriztatuen artean arkitektura oso berezia mantentzen du, lau isurkiko teilatuak eta harrizko horma lodiak dituena.

Erronkariko ibaxan kokatuta da, baina 1846tik udalerri independentea da. Bertako biztanleak uztarroztarrak dira.

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


Developed by StudentB