Valoniera | |
---|---|
walon | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Belgika Frantzia |
Hiztunak | 600.000 (estimazioa) |
Ofizialtasuna | Belgikako erregio hizkuntza endogenoa |
Eskualdea | Valonia, Ardenak |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) Oïl hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | wa |
ISO 639-2 | wln |
ISO 639-3 | wln |
Ethnologue | wln |
Glottolog | wall1255 |
Wikipedia | wa |
UNESCO | 1947 |
IETF | wa |
Endangered Languages Project | 2991 |
Valoniera[1] (jatorriz walon) hizkuntza erromantzea da, Belgikako Valonian 600.000 hiztunen bigarren hizkuntza. Oïl familiakoa da, frantsesa bezala. Antzina valoniera frantsesaren dialektotzat hartzen zen arren, Feller Julesen lanaz geroztik[2] hizkuntza beregaintzat jo ohi dute hizkuntzalariek. Dena dela, valoniera ez da Belgikako frantsesarekin nahasi behar. Izan ere, azken hori Frantziako frantsesaren berdintsua da, hiztegiko eta ahoskerako xehetasunen batzuk gorabehera.