Vanessa Bell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1879ko maiatzaren 30a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Charleston etxaldea eta Firle, 1961eko apirilaren 7a (81 urte) |
Hobiratze lekua | St. Peter's Churchyard, West Firle (en) |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Aita | Leslie Stephen |
Ama | Julia Stephen |
Ezkontidea(k) | Clive Bell (en) (1907 - 1961) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko King's College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, diseinatzailea, argazkilaria eta artista |
Lantokia(k) | Frantzia Firle eta Londres |
Mugimendua | Bloomsburyko Taldea |
Genero artistikoa | izadi hila erretratua paisaia margolaritza |
Vanessa Bell (jaiotzaz Vanessa Stephen; 1879ko maiatzaren 30a – 1961eko apirilaren 7a) ingeles artista postinpresionista ezagunenetakoa izan zen. Virginia Woolf idazle eta saiakera-egilearen ahizpa zaharrena zen, eta haren liburu batzuen azalak diseinatu eta ilustratu zituen. Munduko bi gerra handien artean sortutako Bloomsburyko Taldearen sustatzailea eta kidea izan zen, garai hartako britainiar idazle, artista eta intelektual zenbaitek osatzen zutena. Eraikinen barrualdeen diseinatzailea ere bazen, eta, besteak beste, Ingalaterrako Sussex konderrian kokatutako Berwick herrixkako elizako horma-irudiak sortu zituen, Bloomsburyko Taldeko kide Duncan Grantekin batera.