Verdungo gudua | |||
---|---|---|---|
Lehen Mundu Gerra | |||
Mendebaldeko Frontea | |||
Frantziar lubaki bat | |||
Data | 1916ko otsailaren 21a - abenduaren 18a | ||
Lekua | Verdun-sur-Meuse ( Frantzia) | ||
Koordenatuak | 49°12′29″N 5°25′19″E / 49.2081°N 5.4219°E | ||
Emaitza | Frantziar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Verdungo gudua Lehen Mundu Gerrako luzeena eta, Sommeko guduaren ondoren, bigarren latzena izan zen. 1916ko otsailaren 21etik abenduaren 18ra, Frantziako ipar-ekialdeko Verdun herriaren inguruan, frantziar eta alemaniar armadak elkarren kontra aritu ziren; guztira, 250.000 hildako eta 500.000 zauritu baino gehiago izan ziren.
Gudu horretan, Robert Nivelle frantziar komandanteak «Ez dira pasatuko!» («Ils ne passeront pas !») esaldi ospetsua erabili zuen.
Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Frontean kokatu zen gudua, eta azkenean frantsesak izan ziren garaile.
Gudua otsailaren 21ean hasi zenean, frantses armadak 30.000 lagun inguru zituen Verdunen; alemanak, ostera, 150.000 lagun inguru. Armaz ere frantsesak hasieran gutxiago ziren, baina gudua aurrera joan ahala, gauzak aldatu egin ziren, eta amaieran, bai frantsesak, bai alemanak milioi bana lagun ziren borrokaldietan: frantsesek 377.000-542.000 lagun galdu zituzten denera (162.308 gutxienez hilda edo galduta); alemanek 336.000-434.000 lagun galdu zituzten, 100.000 inguru hilda.
Borrokaldiak egin ziren eremuetan, soldadu ezezagunen omenezko oroigarria eraiki zuten. Izan ere, nahasita zeuden, eta ezin izan zituzten identifikatu.