Verner von Heidenstam | |||
---|---|---|---|
1912ko abenduaren 20a - 1940ko maiatzaren 20a ← Carl David af Wirsén (mul) - Par Lagerkvist → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Olshammar (en) , 1859ko uztailaren 6a | ||
Herrialdea | Suedia | ||
Lehen hizkuntza | suediera | ||
Heriotza | Övralid (en) , 1940ko maiatzaren 20a (80 urte) | ||
Hobiratze lekua | Övralid (en) | ||
Familia | |||
Aita | Gustaf von Heidenstam | ||
Ama | Charlotta Magdalena von Rütterskjöld | ||
Ezkontidea(k) | Greta Sjöberg (en) Olga Wiberg (en) Emilie von Heidenstam (en) (1880 - 1893) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | suediera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, poeta eta margolaria | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Suediar Akademia | ||
Carl Gustaf Verner von Heidenstam (Olshammar, 1859ko uztailaren 6a - Övralid, 1940ko maiatzaren 20a) suediar idazlea izan zen. Osasun ahulekoa izaki, ikasketak utzi eta bidaia luzeak egin zituen (Grezia, Egipto, Palestina, Siria). Lehen poema bilduma, Erromes eta kalez kaleko urteak (1888), Ekialde Hurbileko kolore eta inpresio biziz beterikoa zen. Ondoren argitaraturiko Endymion eleberrian (1889) epikureismoa aldarrikatu eta gizarte zein moral jatorriko arazoen aurrean erabateko axolagabetasuna erakutsi zuen. Naturalismoa gainditua zela eta, erromantizismo kutsuko obrak ondu zituen: Hans Alienus (1890), neurtitzez egindako eleberria; Poemak (1895). Joera aberkoia erakusten du eleberri historikoetan: San Jorge eta herensugea (1900), Santa Brigidaren erromesaldia (1901), Folkungar familiaren zuhaitza (1905-1907). 1916an Literaturako Nobel saria irabazi zuen.