Vespa | |
---|---|
Not just a scooter, a way of life | |
Datuak | |
Mota | Marka, filiala, negozioa eta Scooter (motozikleta)a |
Jarduera sektorea | Scooter (motozikleta)a eta automobilgintza |
Herrialdea | Italia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Piaggio |
Historia | |
Sorrera | 1946ko apirilaren 23a |
Sortzailea | Enrico Piaggio (en) |
Sorlekua | Florentzia |
webgune ofiziala |
Vespa scooter motor italiarra da, Piaggio etxeak ekoizten duena.
Italiako Pontedera udalerrian, Pisako probintzian, Piaggio & Co. S.p.A-k 1946an sorturiko modelotik eboluzionatu du Vespak. Gaur egun, scooter sorta zabala fabrikatzen duen katea du Piaggiok, baita beste 6 konpainia gehiago ere.
Vesparen diseinua berezia eta arrakastatsua da. Izan ere, mundu-mailan lehen aldiz hedatutako scooter arrakastatsua izan da. Diseinuaren ezaugarrien artean motorraren beraren soinua dago, baita hankak eta gurpilak estaltzen dituen forma ere.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren Italiako errepide azpiegitura kaxkarra zela eta, Enrico Piaggiok (Rinaldo Piaggio fundatzailearen semeak), gerra-hegazkinak ekoizteari utzi eta edonorentzako garraiobide ekonomiko eta modernoa sortzeari ekin zion.