Vienako Unibertsitatea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | unibertsitatea eta sarbide irekiko argitaletxea |
Herrialdea | Austria |
Jarduera | |
Kidetza | European University Association (en) , Informationsdienst Wissenschaft (en) , arXiv (mul) , Guild of European Research-Intensive Universities (en) , ORCID, European Open Science Cloud Association (en) , ASEAN European Academic University Network (en) eta Austrian Academic Library Consortium (en) |
Eskumendekoak | |
Ikasle-kopurua | 93.628 (2017ko otsailaren 28a) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1365eko martxoaren 12a |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Vienako Unibertsitatea (alemanez: Universität Wien), 1365ean sortu zuen Rudolph IV.ak, eta, ordutik, Alma mater Rudolphina deitua da. Austriako unibertsitaterik handiena da. Unibertsitate honetan irakasle bezala aritu diren Nobel Sariaren irabazleetako batzuk, honako hauek dira: Robert Bárány, Julius Wagner-Jauregg, Hans Fischer, Karl Landsteiner, Erwin Schrödinger, Victor Franz Hess, Otto Loewi, Konrad Lorenz eta Friedrich von Hayek.
Vienako Unibertsitatea, Austriako Ekonomia Eskolaren sorgunea izan zen. Bertan ikasi zuten eskola honen sortzaileen artean, Carl Menger, Eugen von Böhm-Bawerk, Friedrich von Wieser, Joseph Schumpeter, Ludwig von Mises eta Friedrich August von Hayek daude.