Viktorino

Viktorino


Erromako kontsula


Emperor of the Gallic Empire (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaGalia, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Galietako Inperioa
HeriotzaColonia Claudia Ara Agrippinensium, 271 ( urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AmaVitruvia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Viktorino (latinez: Marcus Piavonius Victorinus) Galietako Inperioko enperadore bat izan zen, 269tik 271 arte (beste iturri batzuen arabera, 268tik 270 arte).

Viktorino, ziuraski, Proventzako familia aberats baten semea zen. Bere karrera militar bikaina, Galietako Inperioko lehen enperadore izan zen Postumoren erregealdian hasi zuen. Honekin, tribunus praetorianorum titulua lortu zuen, eta kontsulorde zen 267 edo 268an. Postumo hil eta Marko Aurelio Marioren erregealdi laburraren ondoren, bere armada propioak Viktorino izendatu zuen enperadore Augusta Treverorumen (Treveris). Galia eta Britania probintziek enperadore bezala onartu zuten, ez hala Hispaniak, Erromaren agindupera itzuli zena. Viktorino ez zen probintzia hau berreskuratzen saiatu, baina Augustodunum Haeduorumek (Autun), bere adibidea jarraitzea lortu zuen. Hiria zazpi hilabetez setiarazi zuen, eta, azkenean, bere tropek arpilatu zuten.

270 amaieran edo 271 hasieran, Attitianusen esku hil zen, bere ofizialetako bat, honen emaztea, ustez, liluratu zuena. Bera hil ondoren, bere amak oraindik ere nolabaiteko eragina mantendu zuen, bere jainkotzea bultzatu zuen, eta, militarrak erosiz, Tetriko I.a Viktorinoren oinordeko bezala izendatzea lortu zuen.

Txanpona, Viktorinoren agintaldian, batez ere Treveris eta Kolonian ekoiztu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktorino Aldatu lotura Wikidatan

Developed by StudentB