Wade-Giles

Wade-Giles mandarin txinera latindar alfabetoaz idazteko metodo bat da. Thomas Francis Wade britaniarrak asmatu zuen XIX. mendearen erdialdean eta Herbert Allen Giles britaniarrak, eragin handiko txinera-ingeles hiztegi baten egileak, aldatu.

Wade-Giles metodoa XX. mendean izen txinatarrak transkribatzeko erabiliena izan zen Mendebaldean, 1980ko hamarkada arte, Txinako Herri Errepublikako gobernuak garatu eta sustatutako hanyu pinyin sistema (edo pinyin soilik) hedatu arte. Frantzian metodoaren bertsio aldatu bat erabili zen. Gaztelaniaren eremuan ez zen sekula mandarin txinera transkribatzeko berezko sistemarik izan eta, horregatik, Wade-Giles sistema ia nonnahi erabiltzen zen, pinyin zabaldu zen arte.

Wade-Giles sistemaren arabera transkrikatutako izenak dira, adibidez, "Mao Tse-tung" eta "Teng Hsiao-p'ing"; aldiz, pinyinez, Mao Zedong eta Deng Xiaoping dira.


Developed by StudentB