Walter Houser Brattain (Xiamen, Fujian, Txina, 1902ko otsailaren 10a - Seattle, Washington, 1987ko urriaren 13a) transistorea asmatu zuen fisikarietako bat.
National Institute of Standards and Technologyko irrati-sailean hasi zen lanean fisikari gisa, 1923an Bell telefono-konpainiara joan zen. Bertan igaro zuen garaian, William Shockley eta John Bardeen fisikari estatubatuarrekin gailu elektroniko txiki bat asmatu zuen, trantsistore izenekoa. 1948an eman bazen asmakizunaren berri lehenengo aldiz, ez zen 1952ra arte amaitu. Asmakizun honengatik 1956. urtean Fisikako Nobel Saria jaso zuen William Shockley eta John Bardeenekin batera.