Web nabigatzaile

Web nabigatzaile edo arakatzaile batek erakusten dituen orriak, erabiltzailearen ordenagailuan dauden fitxategiak izan ahal dira edo erabiltzailearen ekipoarekin konektatuta dauden beste makinetan egon daitezke. Konexio fisiko zein Internet konexio bidez izan daiteke; hau da, eskuragarri ditugun dokumentuak ez dira gure ordenagailuan egon behar, gure ekipoaren memoria aurreztuz. Dokumentu hauek, web nabigatzailearen softwarea eta Internetek dituen edozeinentzat eskuragarri egongo da.

Web orrialdeen oinarrizko funtsa, testu dokumentuen bistaratzea ahalbidetzea da, dokumentu hauek ere multimedia osagaiak eduki ahal izanez. Gainera, web orriak bistaratzea eta haiekin elkarrekintza ahalbidetzen du. Adibidez, leku bat esteken bidez beste leku batzuekin lotzea, dokumentuak inprimatzea, korreoak bidaltzea zein jasotzea eta beste funtzionalitate asko. Dokumentu hauek, normalean web orrialde moduan izendatuak , estekak dituzte beste orrialde batzuen testuekin edo irudiekin lotuz, normalean testu edo irudi hauek erlazio zuzena izanez dokumentuarekin.

Lotura edo esteka hauen erlazioen jarraitzeari web orrialde batetik bestera salto eginez deitzen zaio nabigatzea. Hau da bere izena ematen diona web nabigatzaileari; nahiz eta, beste hizkuntzetatik eratorritako terminoak kontuan hartzen diren; adibidez, ingelesezko browser.


Developed by StudentB