William Cavendish, Devonshireko IV. dukea (Londres, 1720ko maiatzaren 8a - Spa, 1764ko urriaren 2a) britainiar politikaria izan zen. Britainia Handiko lehen ministroa izan zen 1756tik 1757ra. 1729 baino lehen Lord Cavendish bezala ezagutua izan zen, eta 1729 eta 1755 artean Hartingtongo markesa bezala.
Parlamentuko kide hautatu zuten 1741ean eta 1747an, eta Robert Walpoleren babesetako bat izan zen.
1757an Newcastleko Dukeak lehen ministro kargua utzi zuen Zazpi Urteko Gerran izandako porroten ondorioz. Jurgi II.a erregeak Devonshireri eskatu zion gobernua zuzentzeko. Devonshirek kargua onartu zuen parlamentu-aldia amaitu arte.
1757tik 1762ra Lord Chamberlain izan zen Newcastleko gobernu berrian.
Osasunez ahula, Spako bainuetxean hil zen, 44 urte zituela.