Windhoek Windhoek Windhoek Windhuk Otjomuise | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Namibia | |
Namibiako eskualde | Khomas | |
Alkatea | Sade Gawanas (en) | |
Jatorrizko izena | Windhoek Windhoek Windhuk Otjomuise | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 22°34′12″S 17°05′01″E / 22.57°S 17.0836°E | |
Azalera | 5.133.000.000 m² | |
Altuera | 1.650 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 431.000 (2020) 36.000 (2016) | |
Dentsitatea | 0 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1840 | |
Telefono aurrizkia | 61 | |
Ordu eremua | UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Berlin, Shanghai, Richmond, Wetzlar, Trossingen, Bremen, Duala, Harare, Gaborone, Habana, Vantaa, Brazzaville, Otjiwarongo (en) , Nanjing, San Antonio, Kadoma eta Johannesburg | |
windhoekcc.org.na |
Windhoek[1] (ingelesez ˈvɪnt.hʊk ahoskatua; alemanez: Windhuk) Namibiako hiriburua eta hiri handiena da. Namibiako Khomas Highland goi ordokian dago kokatua, itsas mailatik 1.650 metrotara, herrialdearen erdigune geografiko inguruan. Hiriko biztanle kopurua modu jarraian hazten ari da, Namibia osotik datorren jendeari esker. 2020ean 431.000 biztanle zituen[2].
XIX. mendean sortu zen gaur egun Windhoek den hiria, Nama etniako buruzagi batek bertan kokatu zuenean bere bizitokia. Alemaniar inperioak eskukaldea okupatu zuen 1885ean eta 1892an gobernu okupatzailearen egoitza bertan kokatu zen, Alemaniar Hego-mendebaldeko Afrikako (Deutsch-Südwestafrika) hiriburua bilakatuz. Lehen mundu gerran Hegoafrikar batasuneko armadak hiria hartu zuen eta britaniar eskuetara igaro zen. Namibiak 1990ean independentzia lortu zuenean bilakatu zen Windhoek bere hiriburua.
Windhoek herrialdearen hiriburu sozial, politiko, kultural eta ekonomikoa da.