Windows 95

Windows 95 (izen kodea: Chicago) sistema eragile grafikoa da, jada zaharkiturik gelditu dena. 1995eko abuztuaren 24ean kaleratu zen, Microsoft enpresaren eskutik, salmenta arrakasta nabarmena lortuz.

MS-DOS ordezkatu zuen sistema eragile bezala eta Windows 3.x ingurugiro grafiko gisa. Microsoften Windows sistema eragile familiaren barruan sartuta dago. OSR2 bertsioan FAT32 fitxategi sistema, orduan berria zen USBaz gain.
Bere ondorengo zuzenak Windows 98 eta Windows ME izan ziren.[1] Windows XPan bertsio profesionala eta etxekoa batzean, Windowsen familia sistema hau ez da garatzen jarraituko.

  1. «Windows 95 remains most popular operating system - CNET» web.archive.org 2015-07-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).

Developed by StudentB