Windows Phone Microsoft konpainiak sortutako mugikorrentzako sistema eragilea da, Windows Mobile plataformaren ondorengoa. Bartzelonan aurkeztu zen 2010eko otsailaren 15ean, eta urriaren 21ean saltzen hasi zen. 2012ko urriaren 29tik sistema eragile hau duten telefonoek Windows Phone 8 bertsioarekin funtzionatzen dute, ekoizleek aurreko bertsioak guztiz baztertu dituztela. Bertsio honetan sistema eragilearen nukleoa guztiz aldatu da, eta aurreko bertsiodun gailuekin bateraezina da. Microsoften helburua Windows Phone 8 Appleren iOS eta Googleren Android sistema eragileekin leihatzea da.