Won edo wŏn (koreeraz, 원; etimologia aldetik, txinerako yuan eta japonierako yen hitzen jatorri bera du) Koreako penintsula osatzen duten bi estatuen moneta ofizialaren izena da[1]. Lehenago ere, Koreako Inperioko monetaren izena zen. Gaur egun, Hego Koreako won eta Ipar Koreako won txanponak existitzen dira, kanbio-tasa ezberdinarekin, nahiz eta teorian parekoak diren. Ipar Koreako kanbio-tasa, merkatu beltzean, munduko baxuena da.