World Athletics | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | World Athletics, International Amateur Athletic Federation, International Association of Athletics Federations, Fédération Internationale d’Athlétisme Amateur eta Association Internationale des Fédérations d’Athlétisme |
Izen laburra | WA |
Mota | nazioarteko kirol-federazioa eta track and field athletics federation (en) |
Herrialdea | Monako |
Jarduera | |
Kidetza | Association of Summer Olympic International Federations (en) |
Kide kopurua | 214 (2020) |
Agintea | |
Lehendakaria | Sebastian Coe |
Egoitza nagusi (1993–) | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1912ko uztailaren 17a |
Sorlekua | Stockholm |
Ondorengoak | International Amateur Handball Federation (en) |
webgune ofiziala |
World Athletics, lehen Atletismo Amateurreko Nazioarteko Federazioa (IAAF bezala laburtua) atletismoko lehiaketa garrantzitsuenak koordinatu eta arautu, arautegia idatzi eta aplikatu, eta lortutako marka edo errekorrak homologatzen dituen nazioarteko organismoa da.[1] Bere funtzioen artean, proba kronometratuetan denbora neurtzeko metodoen estandarizazioa, atletismoko munduko errekorren mantentzea eta errekorren aintzatespena kategoria ezberdinetan, eta lehiaketa ezberdinen ospakizuna daude, horien artean Munduko Atletismo Txapelketa nabarmentzen delarik.