World Wide Web Consortium (W3C) World Wide Weberako estandarrak sortzen dituen erakundea da. Zuzendaria Tim Berners-Lee da, Webean oinarrizkoak diren URL, HTTP eta HTML bezalakoen asmatzailea.
Estandar batek hurrengo egoerak pasatzen ditu:
Azkenik, Gomendioaren onarpenarekin amaitzen da, hau da, estandar publiko eta ireki baten sorrerarekin. Gomendio hauetako gehienak erreminta eta teknologien sortzaileek bultzatzen dituzte. Oso garrantzitsua da estandarren sorreraren prozesu hau, edozein garatzailek monopolioa eskuratu ez dezan.