XML | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Michael Sperberg-McQueen (en) , Jean Paoli (en) eta Tim Bray (en) |
Sorrera-urtea | 1998 |
Argitaratze-data | 1999 |
Ezaugarriak | |
Media mota | application/xml eta text/xml |
Deskribapena | |
Oinarritua | SGML Unicode |
Ekoizpena | |
Garatzailea | World Wide Web Consortium |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | XML namespace (en) |
w3.org… |
XML (Markaketa-lengoaia hedagarria, Extensible Markup Language) xede orokorreko markaketa-lengoaia da. Lengoaia hedagarri moduan sailkatuta dago --berez, metalengoaia bat da--, erabiltzaileak bere elementuak sortzeko aukera baitu. Egituratutako datuak informazio-sistema ezberdinen artean partekatzea da bere helburu nagusia, batez ere Interneten bitartez. Erabiltzen da bai dokumentuak kodetzeko, bai datuak serializatzeko. Azken kasu honetan, testuan oinarritzen diren beste serializatze-lengoaia batzuekin parekatu daiteke, hala nola JSON eta YAMLrekin.