Xabier Lizardi | |
---|---|
(1933) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jose Maria Agirre Egaña |
Jaiotza | Zarautz, 1896ko apirilaren 18a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Tolosa, 1933ko martxoaren 12a (36 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, poeta eta idazlea |
Kidetza | Euskaltzaleak |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Xabier Lizardi |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Jose Maria Agirre Egaña,[1] ezagunagoa Xabier Lizardi goitizenez, (Zarautz, Gipuzkoa, 1896ko apirilaren 18a - Tolosa, 1933ko martxoaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere olerkaria. Zuzenbidea ikasi zuen, eta Tolosako enpresa batean sartu zen lanean. Euskaltzaleak elkartea sortzen lagundu zuen, eta bere garaiko ekintza kultural eta politikoetan parte hartu. Gipuzkoa Buru Batzarreko kide eta buruzagi izatera iritsi zen. Esteban Urkiaga Lauaxeta (1905-1937) eta Nicolas Ormaetxea Orixerekin batera, bere aroko olerkari hoberena dugu. Biotz-begietan, 1932an argitaratua, kritikariek oso aintzakotzat hartu zuten. Xabier Lizardi hil eta gero, Aitzolek haren Umezurtz olerkiak argitaratu zituen.
Gerra Zibilaren aurretiko olerkari lirikorik behinena, izadiaren —izadi edertuaren— olerkaria izan zen. Lizardiren prosa haren poesia bezain originala da. Itz lauz izeneko bilduman lehen mailako idazle, estilo pertsonal eta moderno baten jabe ageri da.