Yezidi

Yezidiak
Êzidîtî
يزيدي

Biztanleak guztira
1.500.000[1][2][3]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Irak 850.000[4]

 Alemania 250.000[1][5]
 Siria 50.000[6][7]
 Errusia 90.586[8]
 Armenia 65.272[9]
 Georgia 20.843 (18.000 Tbilisin)[10]
 Suedia 7.000[5]
 Ukraina 4.000[11]
 Danimarka 500[12]

 Turkia 377[13]
Hizkuntza
Kurduera (alfabeto latinoa)
Erlijioa
Yazidismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak

Yezidiak (batzuetan yazidi, jazidi edo ezidi izenez aipatuak; kurdueraz: êzidîtî; arabieraz: يزيدي‎) kurduen komunitate etniko-erlijioso bat da. Haien erlijioa sinkretikoa da, eta zoroastrismoa eta Mesopotamiako erlijioak ditu oinarri.[14] Irakeko iparraldeko Ninive probintzian bizi dira batez ere. Eskualde hura lehenago Asiriako hiria izan zen, eta Neo-asiriar inperioaren hiriburua. Armenia, Georgia eta Siriako komunitate txikiagoak gutxitu egin dira, askok Alemaniara zein Europako beste hainbat lekutara emigratu dutelako.[15]

Yazidiek sinesten dute jainko bakar bat existitzen dela, munduaren sortzaile. Mundua sortzean zazpi «gorputz santu»ren edo —aingeruren— eskuetan jarri zuen zaintza. Haietan nagusia —goiaingeruaMelek Taus da, edo «Aingeru Pauma». Aingeru Pauma, munduaren agintea duena da, eragiten duena jendeari ona edo txarra gertatzea. Izaera anbibalentea du, eta haren jatorriaren mitoek ere hala diote, Jainkoaren faboretik urrundu zenean bere negarrarekin itzali baitzuen infernuko sua, Jainkoarekin berriro elkartu aurretik. Sinesmen hori harremanetan dago sufien Iblis aingeruaren mistizismoarekin.[16] Sufien Iblisen tradizio honekin duten lotura dela eta, beste erlijio monoteista batzuetako jarraitzaileek diote Aingeru Pauma Satan bera dela,[17][18][19][20] eta horregatik mendeetan zehar inguruko beste fededunek jazarri izan dituzte, «deabrua gurtzeagatik». Yazidien jazarpena nozitu ohi dute gaur egungo Iraken ere, bai Saddam Husseinen gobernuarekin bai eta sunitar islamaren jarraitzaileen aldetik.[21] 2014ko abuztuan Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoak yazidien aurkako jazarpena abiatu zuen, ISISek bultzatuta, Irak «arazteko» kanpainaren barruan.[22]

  1. a b Allison, Christine. (2004-02-20). «Yazidis i: General» Encyclopædia Iranica.
  2. Yezidi. Adherents.com. - 100.000 eta 700.000 artean bizi direla dio
  3. Deadly Iraq sect attacks kill 200. BBC News 2007-08-15.
  4. Iraq Yezidis: A Religious and Ethnic Minority Group Faces Repression and Assimilation. By Christian Peacemaker Teams in Iraq.
  5. a b Megalommatis, Muhammad Shamsaddin. Dispersion of the Yazidi Nation in Syria, Turkey, Armenia, Georgia and Europe: Call for UN Action. American Chronicle.
  6. «Yazidi in Syria Between acceptance and marginalization» KurdWatch (kurdwatch.org): 4..
  7. Andrea Glioti. Yazidis Benefit From Kurdish Gains in Northeast Syria. al-monitor.
  8. «Всероссийская перепись населения 2010 г. Национальный состав населения Российской Федерации» Demoscope (Demoscope).
  9. 2011 Armenian census. .
  10. Georgiako zentsua
  11. the population census in Ukraine in 2001
  12. Irakisk politiker: Vi har kun få dage til at forhindre massedød på bjerg. Politiken.
  13. Son 377 Yezidi kaldı - Hürriyet. Hurriyet.com.tr.
  14. (Ingelesez) Palmer, Michael D.; Burgess, Stanley M. (2012). The Wiley-Blackwell Companion to Religion and Social Justice. John Wiley & Sons ISBN 978144435536.. aldatu
  15. Reeves, Bob. (2007-02-28). Lincoln Iraqis call for protection from terrorism. Lincoln Journal Star.
  16. Asatrian and Arakelova 2014, 26-29
  17. Martin Van Bruinessen. (2005). «Kurdish Society» The Kurds: A Contemporary Overview (Routledge): 29.
    Aipua: «The Peacock Angel (Malak Tawus) whom they worship may be identified with Satan, but is to them not the lord of Evil as he is to Muslims and Christians»
    .
  18. Birgul Acikyildiz. (2010). The Yezidis: The History of a Community, Culture and Religion. I.B.Tauris, 2 or.
    Aipua: «Muslim and Christian neighbors of the Yezidis in the Middle East consider the Peacock Angel as the embodiment of Satan and an evil, rebellious spirit.»
    .
  19. Berman, Russell. (2014-08-08). A Very Brief History of the Yazidi and What They're Up Against in Iraq. The Wire.
  20. Iraq crisis: who are the Yazidis and why is Isis hunting them?. ] The Guardian 2014ko abuztuaren 8a.
  21. The Devil worshippers, of Iraq. The Devil worshippers of Iraq. The Telegraph.
  22. Who Are the Yazidi, and Why Is ISIS Targeting Them?. .

Developed by StudentB