Yves Camille Désiré Leterme (Wervik, 1960ko urriaren 6a) belgikar politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 2008an eta 2009tik 2011ra.
Zuzenbidea ikasi zuen Lovainako Unibertsitate Katolikoan eta gero Ganteko Unibertsitatean. Alderdi Kristau Demokrata eta Flandestarreko (CD&V) buru izan zen 2003tik 2004ra eta Flandesko lehen ministro 2004tik 2007ra.
2008ko martxoan izendatu zuten lehen ministro, baina urte horretako abenduan dimisioa eman zuen, ezin izan baitzien hiru hizkuntza-komunitateei botereak itzultzeko konstituzio-erreforma gauzatu. 2009ko azaroan berriz ere lehen ministro izendatu zuten. 2011ko abenduan dimisioa eman zuen Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundean sartzeko.