Zabortegia, zakartegia edo hondakindegia zaborrak uzteko edo lurperatzeko erabiltzen den gunea da. Hondakinak tratatzeko modurik zaharrena da. Historikoki, zabortegiak zaborretatik itzurtzeko modu antolatu arruntena izan da, eta horrela izaten jarraitzen du munduko tokirik gehienetan.
Zabortegi asko ez soilik zaborrak uzteko, haiek kudeatzeko ere erabiltzen dira: zaborrak behin-behinean gorde, trinkotu, lekuz aldatu eta prozesatzeko (bereizketa, tratamendua, birziklapena).