Zaldi arrazaren kontzeptuak Equus caballus espezietik sortutako ehunka zaldi arraza kontutan hartzen du. Zaldi arrazaren definizio zehatza hau litzateke; etxekotutako zaldi multzo batetik, antzeko fenotipo batekin, eta aukeraketaren bidez sortutako abere arraza. Ofizialki onartutako arraza bat izateko bere berezko pedigreea eta homologatutako arraza liburu bat behar du izan.
Zaldi arraza batzuk naturalki agertu dira, beste hainbat gizakiaren eraginez, bere beharretarako aukeraketa dela medio. Edo zaldi arraza bat gizakiak beste ingurumen batera eramaterakoan bertako baldintzetara egokitzeko prozezuak sortu du. Zaldi arrazak kontinente guztietan daude, Antartika salbu, eta hortxe ere Artikoaren inguruan bizi diren hainbat zaldi arrazak egokitzen eta hainbat lanetarako erabiltzen saiatu da gizakia. Ob poni eta Siberia aldeko beste hainbat poni arrazen kasuan, esate baterako Antartikara egindako joan den mendeko espedizioetan erabiliak.
XXI.en mendetik aurrera eta hipikan eta bereziki puntako zaldi lasterketetan erabilitako abereen kasuan, marka eta « stud-book » delako kontzeptuek arraza kontzeptua baztertu dute. Puntako animali hauetan eta beraien ondorengoetan gehiago kontutan hartzen baita aukeraketaren bidez lortutako lasterketarako ezaugarriak arraza bera baino.