Zamaontzi

Zamaontzi bat

Zamaontzia edo kargaontzia espezializatu gabeko itsasontzia da, hau da, era askotako salgaiak eraman ditzakeena.[1]

Gaur egun, milaka zamaontzik munduko itsaso eta ozeanoak zeharkatzen dituzte urtero, eta nazioarteko merkataritza gehienaren pisua jasaten dute. Zamaontziak, normalean, zeregin horretarako diseinatuta daude, eta garabiak edo zamalanak errazten dituzten beste mekanismo batzuk dituzte. Tamaina askotakoak izan daitezke. Gaur egun altzairuz eginak egon ohi dira, eta salbuespen batzuk kenduta, euren batez besteko bizitza 25 eta 30 urte artekoa da, desegin aurretik.

  1. Euskalterm: [Garraioa eta Logistika Hiztegia] [2017]

Developed by StudentB