Zatitzaile

Artikuku hau zenbaki oso baten zatitzaileei buruzkoa da, zatiketa bateko zatitzaileari buruz jakiteko, ikus zatiketa eta zatiki baten izendatzaileari buruz jakiteko, ikus zatiki.
3 zenbakia 12 zenbakiaren zatitzailea da, 12:3=4 baita, hondarrik gabe.
3 zenbakia ez da 10 zenbakiaren zatitzailea, 10:3 egitean unitate bateko hondarra sortzen baita.

Matematikan, zatitzailea zenbaki oso bat da, zenbaki oso bat zatitzean emaitza gisa zenbaki oso bat ematen duena. Adibidez: 10/2=5 denez, 2 zenbakia 10 zenbakiaren zatitzailea da, baina 10/3=3+1/3 denez, 3 ez da 10 zenbakiaren zatitzailea.

z zenbakia n zenbakiaren zatitzailea dela honela adierazten da: z|n, eta z-k n zatitzen duela esaten da. Adibidez: 2|10, 5|10. Zatitzaileari faktore ere deritzo, eta zatitzaile izatearen ezaugarria zatigarritasuna da.

n zenbaki oso guztiek 1 eta n (eta -1 eta -n) dituzte zatitzaile moduan. Bestalde, zatitzaileak garrantzitsuak dira zenbaki-teorian, adibidez p zenbaki bat zenbaki lehena dela esaten da baldin eta bere zatitzaile positibo bakarrak 1 eta n badira.


1-20 zenbakien zatitzaileen zerrenda
Zenbakia Zatitzaileak

1 1
2 1, 2
3 1,3
4 1, 2, 4
5 1, 5
6 1,2,3,6
7 1, 7
8 1, 2, 4, 8
9 1, 3, 9
10 1, 2, 5, 10
11 1, 11
12 1, 2, 3, 4, 6, 12
13 1, 13
14 1, 2, 7, 14
15 1, 3, 5, 15
16 1, 2, 4, 8, 16
17 1, 17
18 1, 2, 3, 6, 9, 18
19 1, 19
20 1, 2, 4, 5, 10, 20

Developed by StudentB