Zbigniew Kazimierz Brzezinski (1928ko martxoaren 28 – 2017ko maiatzaren 26) poloniar jatorriko estatubatuar diplomatiko eta politikaria izan zen. Lyndon B. Johnsonen kontseilaria izan zen 1966tik 1968ra bitartean eta, ondoren, Jimmy Carterren Segurtasun Nazionaleko Aholkulari 1977tik 1981era. Halfold Mackinder eta Nicholas J. Spykmanen tradizio geopolitikoen jarraitzailea zen.
Bere aholkulari garaietan hainbat nazioarteko gertakari garrantzitsu jazo ziren, hala nola Txinako Herri Errepublikarekin harremanen normaltzea, Strategic Arms Limitation Treatyaren (SALT II) sinadura, bete ez ziren Camp Davideko akordioak, Iranen aliatu izaeratik aurkari sutsura igarotzera emandako urratsa, Sobietar Batasuna higatzeko barne-operazio ugari, gerora Al-Kaida sortuko zuten mujahidinei armak ematea Afganistanen SESBaren inbasioaren aurretik, edo Torrijos-Carter Itunaren sinadura, Panamako kanalaren kontrola AEBtik Panamara emanez 1999tik aurrera.
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |