Zenbaki-teoria (edo zenbakien teoria, edo goi mailako aritmetika) matematika puruaren adar bat da, zenbaki osoak eta zenbaki osoetako funtzioetan sakontzen gehienbat. Carl Friedrich Gauss matematikari alemaniarrak honela zioen: “Matematika zientzien erregea da, eta zenbaki-teoria matematikaren erregea da”.[1] Zenbaki-teorian lan egiten duten zientzialariek zenbaki lehenak, zenbaki osoetatik eratorritako beste elementu matematiko batzuk (zenbaki arrazionalak, esaterako) eta zenbaki osoen orokorpenak aztertzen dituzte.