Zenon Eleakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elea, c. K.a. 490 |
Heriotza | Elea, c. K.a. 430 (64/65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Parmenides |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, matematikaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Parmenides |
Zenon Eleakoa[1] (antzinako grezieraz: Ζήνων ó Ελεάτης, Zínon ó Eleátis; Elea, c. K.a. 490 - c. K.a. 430) eskola eleatikoko filosofo greziar bat izan zen. Gutxi ezagutzen da bere bizitzari buruz. Suda entziklopediaren arabera, bere bizitzaren gorenera (akme) 78. Olinpiadan (K.a. 468-465 urteak) heldu zen [2]. Platonen Parmenides lanean aipatzen da Parmenidesen jarraitzailea izan zela eta Atenasera lagundu zuela. Bertan, Zenonek dialektikaz jotzen zuen Parmenidesen teoriak arbuiatzen zituztenen aurka. Horrela, Parmenidesen ustezko monismoa defendatzearren [3], mugimendua eta izatearen pluraltasuna ukatzen duten paradoxengatik da ezaguna. Horrela, Zenon mundua homogeneoa eta bakarra izan behar zuela probatzen saiatu zen, eta espazioa ez zegoela elementu ez-jarraiez osatuta baizik eta unibertso osoa unitate bakar bat zela. Historian zehar gutxietsia izan bada ere, bere dialektika hitz-joko hutsa dela argudiatuz, filosofo modernoek, Bertrand Russell kasu, bere paradoxen sakontasuna goraipatu dute [4].