Zeruko mekanika

Eguzki-sistema mekanika klasikoaren bidez azaldu daiteke, zehazki, Newtonen legeen edo grabitazio unibertsalaren legearen bidez. Soilik, Merkurioren perihelioaren desbideratze txiki batzuk baino ezin dira azaldu aipatutako legeekin, horretarako ordea, Einsteinen erlatibitate orokorraren teoria erabili daiteke.

Zeruko mekanika astronomiaren eta mekanikaren adar bat da, helburu gisa gorputz masiboek grabitazio-efektuen ondorioz argizagien mugimenduan izaten duten eragina ulertzea duena. Horretarako, mekanika klasikoa (Isaac Newtonen grabitazioaren unibertsalaren legea) izenarekin ezagutzen diren fisikako printzipioak erabiltzen dira. Besteak beste, bi gorputzen mugimendua edo Keplerren problema ikertzen du, planetek Eguzkiaren edo izarren inguruan duten mugimendua, beraien sateliteena eta kometen zein asteroideen orbiten kalkuluak ahaztu gabe.


Developed by StudentB