Zestodo | |
---|---|
270 Ma-0 Ma[1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Platyhelminthes |
Klasea | Cestoda Rudolphi, 1808 |
Azpibanaketa | |
Zestodoak (Cestoda) platihelminteen filumeko zenbait animalia metazooez esaten da. Animalia bizkarroiak dira, ugaztunen barrunbeetan bizi direnak. Egituraz luzexkak dira, digestio-aparaturik gabeak.
Zestodoak digeritzen hasitako elikagaiez inguratuta egoten dira digestio-aparatuan, eta beren gorputz-azal guztitik elikadura xurgatzeko gai dira. Gorputza buruaz, heltzeko kakoez eta arraren eta emearen ugal sistemak dituzten eraztunez edo segmentuz eratua dute. Zestodoen bizitza-zikloan bi ostalari behar dira, lehenengoa bigarrenaren harraparia, jalea, izan ohi delarik. Segmentu helduak, milaka arrautza ernaldu dituztela, gorotzetan ateratzen dira lehenengo ostalariaren gorputzetik; arrautzetatik enbrioiak ernetzen dira, gero larba bihurtu eta bigarren ostalariaren hesteetan bizkarroi bihurtzen dira. 13 ordena bereizten dira zestodoen artean: tetrafilidoak, ziklofilidoak eta nipoteniidoak, besteak beste. Tenia da klase honetako animaliarik ezagunena.