Zetaren Bidea

Erromako menade zetaz jantzita.

Zetaren Bidea Asia eta Europa arteko merkataritza-bide sarea zen. Bidea antzinako Chang'an (gaur egungo Xi'an) Txinako hiriburutik Antakya edo Konstantinopolisera (gaur egungo Istanbul) zihoan.

Bere izena eramaten zuen merkatugai nagusitik zetorkion: zeta. Hau Txinan baino ez zen ekoizten eta antzinako Erroman modan zegoen. Hala ere bide beratik beste merkatugai asko eramaten ziren: harri eta metal bitxiak, artile edo liho bezalako oihalak, anbarra, bolia, laka, ongailuak, beira, koralak eta abar.

Izena von Richthofen baroiak 1870ean jarri zion: Seidenstrasse (euskaraz: «Zetaren bidea»)


Developed by StudentB