Zibersegurtasuna deritzo konputagailu-sistemak babesteko edozein teknologiari eskatu behar zaion ezaugarriari; izan ere, zibersegurtasunak babesa eskaintzen du sistema horietan gerta daitezkeen informazio-lapurretaren aurka, baita hardware- edo software-suntsiketen aurrean ere.
Zibersegurtasunak ekipo fisikoetarako (hardware) sarbidea kontrolatzen du, baita sare bitarteko sarbidea ere, eta horretarako, datu eta kode-injekzioaren kontrako neurriak bermatzen ditu. Erabiltzaileen partetik sor daitekeen erabilera desegokia saihesten ere laguntzen du.
Zibersegurtasunaren eremua gero eta garrantzitsuagoa da, konputagailuen erabilera asko zabaldu baita eta Internetera konektatutako gailuak egunero ugarituz baitoaz, kanpo-eraso baten arriskua areagotuz.