Ziborg

Ziborg (ingelesez Cyborg) organismo zibernetiko hitzetik dator, Cyber(netics) organism. Ziborg hitza erdi-organiko eta erdi-mekaniko diren izakiei esateko erabiltzen da.

Terminoa Manfred E. Clynes eta Nathan S. Kline-k sortu zuten 1960an, estralurtarren inguruetan bizirik iraun lezakeen gizaki hobetuari buruz hitz egiteko. Ideia horretara iritsi ziren gizakien eta makinen arteko harreman estuagoa behar zela pentsatu ondoren, espazioaren esplorazioak irudikatzen zuen muga berria marrazten hasi zen unean. Tresna fisiologikoen eta datuak prozesatzeko sistemen diseinatzailea zen Clynes, New Yorkeko Rockland State Ospitaleko Simulazio Dinamikoko Laborategiko zuzendari zientifikoa.

Ziborg hitza ez da bioniko, biorobot edo android terminoen berdina; bere funtzioa berrezarri duen edo bere trebetasunak hobetu dituen organismo bati aplikatzen zaio, berrelikadura motaren baten mende dagoen osagai artifizial edo teknologiaren baten integrazioaren ondorioz. Ziborg ugaztuntzat hartzen badira ere, gizakiak barne, edozein organismo mota ere izan litezke.[1]

  1. Carvalko, Joseph (2012). The Techno-human Shell-A Jump in the Evolutionary Gap. Sunbury Press. ISBN 978-1-62006-165-7.. .

Developed by StudentB