Antzinako Ekialde Hurbilean zigilu zilindrikoa jainkoak irudikatzen edo boterearen ikurrak zituzten motiboekin grabatutako zilindro bat zen. Ia beti, motibo hauek buztinean inprimatzeko erabiltzen ziren, baina errege hilobietan ere agertzen dira. K.a. 4100etik K.a. 3300 arte iraun zuen Uruk Arotik aurrera agertu ziren. Beranduagoko bertsioek mesopotamiar hieroglifodun notazioak erabiliko dituzte.
Zigilua harriz, kristalez edo hematita, obsidiana, esteatita, ametista eta kornalina bezalako beste lehengai batzuekin egina zegoen, baina lapis lazulia oso ezaguna izan zen urdin koloreko harri honen edertasunaren ondorioz. Urrea, zilarra, apaingarriak eta harribitxiak bezalako baliozko beste objektu batzuk zituzten hilobi eta beste toki batzuek, sarritan, bat edo bi zigilu zilindriko ere bazituzten.