Zikloalkeno

Zikloalkenoek edo zikloolefinek lotura bikoitz bat edo gehiago dituzten hidrokarburo ziklikoen izen generiakoa da. Cn H2n−2 formula orokorra dute[1]. Guztietan sinpleena ziklopropenoa da.

Zikloalkenoek maila bereko zikloalkanoak baino fusio-puntu txikiagoa izaten dute. Murrizketa geometrikoen ondorioz zikloalkeno txikienek ia beti cis isomeroak dira. Eraztunak 8 atomokoak baino handiagoak direnean cis-trans isomeria gertatzen da lotura bikoitzaren inguruan.

Adizioak izaten dira pairatzen dituzten erreakziorik tipikoenak[2]. Ziklobutenoa eta ziklopentenoa monomero modua usatzen dira polimerizazio-erreakzioetan.

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  2. Carey, Francis A.. (2000-©2001). Advanced organic chemistry. (4th ed. argitaraldia) Kluwer Academic/Plenum Pub ISBN 0-306-46242-7. PMC 43555205. (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).

Developed by StudentB