Zinema komiko

Marilyn Monroe Gentlemen Prefer Blondes filmaren eszena batean.

Zinema komikoa umorezko egoerak azaltzen dituen zinema generoa da, barre egitea bilatzen duena. Oso genero ospetsua da, gagak, txisteak eta txantxak erabiltzen dituena.[1]

Oso zinema genero zabala da, izan ere, bere barnean endredozko komediak, slapstick filmak, parodiazko filmak, umore beltzezko filmak edota screwball komediak sartzen dira. Film komiko asko ospetsu bilakatu dira zinemaren historian,[2] tartean Tootsie, Police Academy, Young Frankenstein, El pisito, MASH, The Wolf of Wall Street, Porky's, Divorzio all'italiana, There's Something About Mary, Bienvenue chez les Ch'tis, American Pie, It Happened One Night, La Grande Vadrouille, The Philadelphia Story, Intouchables, Aupa Etxebeste! edota La escopeta nacional

  1. King, Geoff. (2002). Film Comedy. Wallflower Press ISBN 978-1-903364-36-9..
  2. Weitz, Eric. (2009). The Cambridge Introduction to Comedy. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-83260-1..

Developed by StudentB