Zipi eta Zape

"Zipi eta Zape" ("Zipi y Zape" jatorrian) gaztelaniazko inoizko komiki sortarik arrakastatsuenetarikoa da, Jose Escobar bartzelonarrak 1950eko hamarkadaren amaieran sortutakoa. Izan ere, Francisco Ibañez hirikidearen "Mortadelo eta Filemon" ondoren, Espainian egindako komiki lanik itzuliena da.

Pertsonaia nagusiak "Zipi" eta "Zape" anaia bikiak dira, eta izena hartzen dute "zipizape" hitzatik, "nahaste-borraste" edo "iskanbila" esan nahi duena. Euskaraz 1960ko hamarkadan argitaratu ziren haien istorioak, Pan-pin aldizkarian Peru eta Txomin izenekin.


Developed by StudentB