Zirkuitu-diagrama

Goian: zirkuituaren irudia
Behean: zirkuitu-diagrama, ikur elektroniko estandarizatuekin (osagai eta konexioen kokapena ez dator bat kokapen fisikoarekin).

Zirkuitu-diagrama (baita eskema elektriko edo eskema elektroniko) —ingelesez: ''circuit diagram, electrical diagram, elementary diagram edo electronic schematic'', gaztelaniaz: ''diagrama electrónico, esquema eléctrico edo esquemático''—, zirkuitu elektriko baten irudikapen grafikoa da.

Zirkuituaren irudia egiteko osagaien irudi sinpleak erabiltzen diren bitartean, zirkuitu-diagraman osagaiak eta hauen arteko konexioak ikur elektroniko estandarizatuak erabiliz erakusten dira. Orokorrean, zirkuitu-diagraman irudikatzen den osagai elektronikoen eta hauen harteko konexioen kokapena ez dator bat kokapen fisikoarekin.[1]

Zirkuitu-diagramak zirkuituak diseinatzeko, zirkuitu inprimatuen diseinua egiteko, zirkuituak muntatzeko eta ekipamendu elektriko eta elektronikoaren mantentze lanak egiteko erabiltzen dira.

  1. (Ingelesez) Circuit Diagrams. Electronics Club webgunea. (2015eko maiatzaren 4an ikusia).

Developed by StudentB