Zirkuitu hauek ate logikoak elkarrekin lotuz sortzen dira.
Sistema elektroniko digitalak ate logikoz egindako zirkuitu digitalez osatuta daude. Zirkuitu digitalaren funtzionamenduaren arabera, bi zirkuitu mota daude:
konbinazionalak eta sekuentzialak.
Konbinazionala: irteeraren balioa, edozein unetan, sarrerek une horretan duten balioen menpekoa da soilik.
Sekuentziala: Irteeraren balioa, edozein unetan, sarrerek une horretan duten balioen menpe eta aurreko uneetan gertatutakoaren menpe dago. Beraz, sarreren balio berdinen aurrean, irteerak balio ezberdina izan dezakete.